XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aker Akerraren irudian agertzen diran ireluen historiotan ezagunenak. Zugarramurdi-ko Akelarre-leze-ri dagozkionak dira.

Irelu eta sorginen gordeleku omen zelako horren sarreran, goi-aldean, estalagmitazko horman bada jarleku deitzen dioten zulo bat; handik ematen omen zituen bere azti-erantzunak, akerraren irudian aurkezten zen deabruak.

Siniste horiek hots aundikoak izan ziran gure artean XVI eta XVII gizaldietan.

Izan ere, garai hartan esaten zan, sorginak Akelarre-n (akerraren larrean) biltzen zirala, deabruaren lendakaritza-pean.

Sorginak aidean joaten omen ziran leku hartara, beren buruei ematen zieten gantzu baten bidez eta honoko hitz hauek esanez: Sasi guztien gañetik eta odei guztien azpitik.

Baino, Pierre de Lacre-k bere (Paris 1912) liburuan dakarren izeneko margolanean, berak baitu dituen bi haurrekin, aker baten gainean datorren sorgin bat ikusten da.

Pierre de Lancre-ren liburu berean azaltzen dira amairu urteko Maria de Aguerre-k eta beste batzuek juezaren aurrean egindako aitormenak; aitormen horien arabera, Akelarre-n, zelaiaren erdian dagoen suil aundi batetik ateratzen da deabrua akerraren irudian.

Baigorri araneko nere berri-emaileak zionez (han barrena nenbilen 1948 urtean) aker irudiko irelu bat inguru haietako leize batzuetan bizi da.

Hara zer esaten zidan Urepel-en, Biurretabuxtan baserriko Juan Monako-k: Auza mendian bada bere barruan urrea daukan leize bat.

Suge aundi bat eta aker bat aurkitzen dira urrearen ondoan.

Askotan joan zan hara Aldudes-etako Martiene-ko apaiza eta urrea ondo ikusten zuen, baita sugea eta akerra ere.

Eta bere liburutik otoitzak errezatzen zituen sugea eta akerra uxatzeko.

Apaizaren otoitzekin hari bat bezela meetzen zen sugea, baino ez zuen alde egiten.

Apaiza leizean sartu zen bere kolkoan hosti santua zeramakiala.

Baino urrea ikututzen asten zenean, sugea hazi egiten zen eta ez zuen urrea artu ahal izan eta eskutsik irten zen handik, leizearen barren-barrendik zetozen hitz misteriotsu hauek entzuten zituen bitartean: bular gainean daramazun horri eskerrak; bestela, hemen gelditu beharko zenduen.

Ordu ezkero asko entzuten da esaera hau: Auza, han baduk gauza; baina neok ezin har.